XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrekin nahikoa zuela.

Dena erakusteak enkantua apurtzen zuela.

Berak iradoki egin nahi zuela. Ikuslearengan desioa sortu.

Emakumeak ez zituen ia ikusten artistaren begiak.

Baina hark pintzela paletan sartu eta kolore batez bere gorputzeko atalen bat oihalean islatzen zuela imajinatzean, sentsazio berezi bat izaten zuen neskak.

Gorputza are tenteago jartzen saiatzen zen, eta bere ezpain finekin irribarre freskoago bat marrazten zuen.

Begietako sakontasuna areagotzen zuen.

Guztia ahalik eta politena ateratzeko.

Artistari lana errazteko.

Eta bazekielako hurrengo astean ezagun eta ezezagun mordo batek ikusiko zutela galeria batean zintzilikatua.

- Zeinen polita zauden!

- Bai, benetan ondo atera zara.

Artista handi bat deskubritu duzu oraingo honetan.

- Zeinen kolore politak erabili dituen.

- Gorriak, laranja, urdinak... Bizi-biziak!

- Zuri ere horrelakoxe koloreak dagozkizu eta...

- Koadro ederra da.

- Zenbatean dago?"

Arte-galeriako elkarrizketa eta komentarioak imajina zitzakeen.

Eta harro-harro zegoen.

Azkenean artista berri baten modeloa izatea erabaki zuelako.

Aste guztia pasa zuen behar bezala prestatzen.

Ondo depilatu, beharrezko krema exfolianteak eman azala leun-leuna izateko, solariumean zenbait saio negu-kolorean udaberriko eguzki-izpien imitazioa erakusteko, ileapaindegian bi ordu beltzaren iluna areagotzeko, maskarila eta hidratante kapa bikoitza are aurpegi distiragarriago, (...)